Talde elkareragileak familiekin - CPEIP Ángel Martínez Baigorri - Lodosa - Ikasnova
Talde elkareragileak familiekin - CPEIP Ángel Martínez Baigorri - Lodosa
Talde elkareragileak familiekin
2024/12/11
Kaixo!!
Aurten, 4., 5. eta 6.Dko gelako lagunak, kooperatibo moduan lan egitea erabaki dute. Horrekin batera, metodologia berritzaileak martxan jartzea eta talde-elkarreragileetan lan egitera animatu dira, eta, zeinen ondo pasatzen duten!! Urrian hasi ziren familiak gelara gonbidatzen, eta, gutxienez ere astean behin, aitatxo bat edo amatxo bat gerturatu zaie haiekin batera ikasteko gogoz! Ikus dezakezuen moduan, bai guraso baita ikasleek ere oso ondo pasatzen dute saio horien bitartean.
Modu honetan ere, aitatxo edo amatxok, aukera daukate gelan nola lan egiten duten ikusteko, eta, zenbat ikasten ari diren eta euskaraz ze ondo hitzegiten eta komunikatzen diren haien begiz ikusteko!!
Mila esker familiak, oso pozik gaude zuek gure artean izateaz!!